2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

Lehenengo klasea. 2015/11/18


Blog honetan, Informazio eta Komunikazio Teknologiak Haur Hezkuntzan ikasgaian ikasitakoaren errekopilazioa egingo dut.

Eta hasteko, gure lehenengo klasea Azaroaren 18an izan zen. Klasearekin hasteko, gure buruen aurkezpenak egin genituen; lehenengo irakaslea aurkeztu zen eta gero, ikasleok, banan banan gure buruen aurkezpen txiki bat egin genuen.

Aurkezpenak egin ostean, irakasgaiaren gaiekin hasi ginen. Horrela, Identitate digitala landu genuen. Irakasleak aurreko asteetan egindako lanak gogorarazi eta gure hitzez azaldu genuen; horrez gain, ahoz gora ere azaldu zuten talde batzuk. Ariketa hau eta berandugo egin genituenak biltzeko, Google Drive-an dokumentu bat ireki genuen, irakaslearekin partekatuz. Identitate digitala, Interneten sortzen den perfila da; hau pixkanaka sortzen da interneten sartzen garen bakoitzean, sarean uzten dugun iruzkin bakoitzarekin, edo gure buruari buruz egiten dituzten iruzkinekin adibidez.



Hurrengo gaia Big Bang Data izan zen. Hau errealitate bat da, proiektu bat izateaz gain. Datu base handia izango litzateke itzulpen hurbil bat. Sarean dagoen informazio kantitate erraldoi honek, aukera anitzak eskaintzen ditu. Hala ere, erabilerak interesen araberakoak izan daitezke (batzutan egokiak eta bestetan ez). Hau lantzeko, hainbat bideo ikusi genituen, eta horien ostean, zer den azaldu eta eskolan nola landu daitekeen pentsarazi zigun irakasleak.

Ondoren, aurreko asteetan gure kabuz landutako Mitoak gogoratu genituen, bakoitzaren azalpen txiki bat emanez. 

Amaitzeko, azken gaia Problem-based learning (PBL) -a izan zen. Horretarako, artikulu bat irakurri genuen: “QuĆ© dicen los estudios sobre el aprendizaje basado en problemas?”

Lehenengo klase honen ostean, esan beharra daukat IKT-ak oso erabilgarriak izan daitezkeela bai gure bizitzan, eta baita eskola inguruan ere. Baina argi izan behar dugu honen erabilera anitza izatean arriskua ere hurbil dugula. Beraz, jakintza maila bat hartzea oso baliogarria ikusten dut, hauek benetan erabilgarriak izateko eta arazorik gabe erabiltzeko.