Gure laugarren klasea abenduaren 9an izan zen. Gure IKT-ko azken klasea hain zuzen. Saio honekin, gure azken lanak aurkeztu, eta ebaluzioak egin genituen.
Lehenik, aurreko astean egindako lanak aurkeztu genituen. Talde bakoitzak Adobe Premier Pro programarekin egindako bideoak erakutsi genituen. Bakoitzaren gaia era oso ezberdinetan aurkeztu genituen, eta horrek, programa honekin egin ahal diren bideo mota ezberdinak eta tresnak ikasteko aukera eman zigun. Askotariko gaiak islatu ziren bideoetan: anorexia, emakumeenganako indarkeria, ume baten egunerokotasuna, urtaroak, bidai motak...
Saioaren bigarren zatian nik alde egin behar izan zuen, eta ez nintzen klase honen zatian egon. Hala ere, irakasleak, nire kabuz, 5 ikaskideren blogak ebaluatzeko eskatu zidan. Beraz, blogak ebaluatu nituen beranduago. Oso errez egin nuen hau izan ere, irakaskaleak egindako internet bidezko inkesta baten bidez, oso arin eta errez egin nuen lana.
Beraz, honekin bukatu zen IKT-ko ikasgaia eta era berean, honekin bukatzen da nire blog-eko egunerokoa. Espero dut zuen gustukoa izan izana!
Usue Miyar
