2015(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

Hirugarren klasea. (2015/12/02)


Gure hirugarren klasea, Abendurean 2an izan zen. Klase honetan, bideo bat sortu behar izan genuen, horretarako beharrezkoa zen programa bat ezagutuz eta harekin lan eginez.

Lan hau egiten hasteko, taldeka bildu ginen, eta talde bakoitzak portatil batekin lan egin genuen. Irakasleak, Adobe Premier Pro programa gomendatu zigun lan hau egiteko. Beraz, programaren web gunetik deskargatu genuen portatilean.

Lanarekin hasi aurretik, bideoan islatuko genuen gaia aukeratu eta bideoan nola egituratuko genuen pentsatu genuen. Horretarako kronograma antzeko bat sortu genuen, bertan, jarriko genituen bideo, musika, ahots-grabazio eta testuak eskematikoki jarriz. Hori behin egina genuela, lanarekin hastea askoz errezagoa izan zen.



Beraz, bideoa sortzen hasi aurretik, beharrezkoa genuen materiala deskargatu eta multzokatu genuen, gero bideoa sortzeko arazorik ez izateko. Bideoak sortzeko programarekin hasi ginenean, nahiko galduta bili ginen. Baina gure kabuz eta irakaslearen laguntzaz programa arakatu eta azkenean dena ondo ulertu genuen. Material guztia txertatuta genuenean, arazo bat sortu zen: bideoak eta musika ez zetozen bat. Beraz, konponbidaren bila hasi ginen.

Esan beharra dago, gure portatila beste talde bateri utzi geniola klase hasieran, eta nahiko berandu itzuli zigutela, arazoak izan baitzituzten. Horrek, gure arazoari konponbidea bilatzeko denbora asko murriztu zuen. Hala ere, irakaslearekin hitz egin eta arin aurkitu genuen konponbidea. Bideoa hasieratik egin behar izan genuen, baina jadanik ikasitakoarekin, oso arin berregin genuen bideoa, ordu erdian bukatuz.

Beraz, nahiko esperientzia onuragarria iruditu zitzaidan Adobe Premier pro programarekin izandakoa, izan ere, oso tresna erabilgarria izan daiteke eskola eremuan. Eta behin kontrolatzen ikasita, oso errez egiten dira bideoak.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina