2015(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

Bigarren klasea. 2015/11/25

Gure bigarren klasea, Azaroaren 25ean izan zen. Eta gaurkoan, ipuinak sortzeko ditugun baliabidekin lan egin dugu.

Hasteko, lana taldeka egin behar izan dugu eta talde bakoitzak Haur Hezkuntzako adin bat aukeratu behar izan du. Gaurko lana, adin horretako curriculuma oinarri harturik, proiektu bat sortzea zen; proiektu  horretan, guk aukeratutako adinaren curriculumean agertzen diren eduki guztiak landu behar ziren. Eta azkenik, proiektu hori, ipuin bat balitz bezala islatu, guk aurkitutako programa baten bidez. 

Beraz, talde bakoitzak, bere proiektua argi izanik, proiektu-ipuin hori hobeto islatu daitekeen programa bilatzen hasi gara. Nahiko programa aurkitu ditugun arren batzuk, arruntegiak edo zailegiak ziren guretzat. Behin egokiena aurkiturik, gure proiektua islatzen hasi gara. Nahiz eta hasiera batean, nahiko galduta egon garen, berehala ikasi dugu programa erabiltzen eta behar islatu dugu dena.



Gure lanak bukatzean, klase aurrean azaltzen hasi gara. Lehenengo guk egindakoa erakutsi dugu, hau da, gure ipuina. Eta gero talde bakoitzak haiek erabilitako programa azaldu digute: funtzionamendua, alde onak, alde txarrak etab. Horien artean: Story jumper, Goanimate, Culture street, Powtoon eta Story bird. Baina orokorrean nahiko emaitza txarreko programak izan dira, izan ere, gehienek hizkuntza atzerritarra zuten, sinpleegiak edo zailegiak, deskargatzeko edo zure ipuina partekatzeko arazoak zeuden.

Beraz, gaurko lana aztertuz, oso proiektu ederra izan daiteke programen bidez, guk disenaitutako ipuinak edo istorioak sortzea. Gainera, askotan haurrekin sortzeko aukera ere egon daiteke, izan ere, programa batzuk guztiz bateragarriak dira ekintza horrekin. Baina arazoa, programa aukeratzean dator. Programa askotan harpidetza eskatzen da, hizkuntza atzerritarra da, ulertzeko zailegiak, ez dute askatasun askorik ematen nahi ditugun baliabideak sartzerako momentuan eta abar. Beraz, tresna bikainak izan daitezkeen arren, oso garrantzitsua programa egokia aukeratzen jakitea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina